/
Redes Sociales: Twitter Abadiño K.E. Facebook Abadiño K.E. Youtube Abadiño K.E.

 

 

 

 

 

 

 

Kronika. Kadetea

 

 

Astola

Igandea, Azaroak 22, 11:00

10. Jardunaldia

Ohorezkoo maila

KADETEA | 2026/11/24
Abadiño vs Erromo

 

Abadiñok barkatu egin du lehen zatian, eta Erromok luzapenean irauli du markagailua

Etxeko lehen porrota Abadiñorentzat Romoren aurka, azken unean.

 

 

Irudian, Hamid baloia kontrolatzen

 

 

Ohorezko maila

 

1
-
2

Alineación
1
Eñaut Ugarte
Jugador
1
2
Paul Lopez
Jugador
2
3
Oihan Cuevas
Jugador
3
4
Amets Sandino
Jugador
4
5
Inar Aguirre
Jugador
5
6
Unax Lopez
Jugador
6
7
Luken Barrutieta
Jugador
7
8
Hamid Abdul-Hamid
Jugador
8
9
Hur Zugaza-Artaza
Jugador
9
10
Peio Rodriguez
Jugador
10
11
Adei Bernalte
Jugador
11
ALDAKETAK
Andoni Greño, Joseba Greño, Iker Arroyo, Jon Gorritxo, Luken Beristain, Iker Zabala, Unax Ugarte

 

 

Denboraldia oso ondo hasi duten bi talderen arteko neurketa izan zen Abadiñon. Gure taldeak, gainera, oraindik ez zuen golik jaso Astolan denboraldi honetan. Hala ere, etxeko lehen porrota iritsi zen Romoren aurka.

 

Lehen zatian Abadiño nagusi izan zen. Taldeak lan bikaina egin zuen, intentsitate handiz eta erasora begira. Aukera gehiago sortu genituen, eta Romoren kalitatea agerian geratu bazen ere, gureak izan ziren lehen zatiko abagune argienak. Hamidek aurretik jarri zuen Abadiño, atezain aurkariaren irteeran izandako akats bat baliatuta. Peiok langara bidali zuen baloia, eta ezker hegaletik egindako hainbat jokaldik arrisku handia sortu zuten.

 

Bigarren zatian, Romo indartsuago atera zen eta Abadiñori gehiago kostatu zitzaion jokoan sartzea. Ametsen lesioak ere baldintzatu zuen taldea. Partida eten askorekin joan zen aurrera, falta ugarirekin eta erritmo gutxirekin. Hala ere, gure taldeak eutsi egin zion markagailuari, baina Lukenek ere min hartu zuen. 74. minutuan iritsi zen Romoren berdinketa, eta luzapenean, ezker hegaletik egindako barneraldi baten ondoren, bisitariek garaipenaren gola lortu zuten (1-2).

 

Porrotak min egiten du, batez ere etxean eta horrenbeste borrokatu ondoren. Hala ere, harro egoteko moduko partida jokatu zuen taldeak. Uste dugu ez genuela esku hutsik geratzea merezi, baina Romok ere ez. Aurkari bikaina izan genuen aurrean, kalitate handikoa, eta Euskal Ligara igotzeko hautagai sendoa dela erakutsi zuen.

 

Datorren astean berriro etxean jokatuko dugu, Bizkerreren aurka. Garaipenaren bidera itzultzeko garaia izango da, baina horretarako dena eman beharko dugu. Ohorezko Mailan ez dago aurkari errazik, eta ezin gara erlaxatu.

 

 

 

 

 

 

 


 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 
 

 

 

 


Babesle ofizialak
Babesle ofizialak
Babesle ofizialak
© Abadiño K.E.. Barrio Astola sin nº. Teléfono: 94 676 321
Cargando...